Egunon Mutantezaleok!
Asteburu hontan batzuk komentau didazue ea zergatik edudan idazten bogean euskaraz...
Ba nahiko sinplea da erantzuna: Eusko Jaurlaritzak, (beste batzuen artean, baina bereziki berak), nahi ez duelako...
Bai, badakit zer pentsatzen zabiltzaten... Baina, ze demontre dio tipo honek?! Ze motako aitzaki da hau?!. Beti adarretik paseatzen eta besteei errua egotzitzen!! Ta, batez ere hau gobernuko norbaitek irakurriz gero pentsauko du: Betikoa! Nork dauka gauza guztien errua? Gobernuak!
Ba bai ene lagunak, guztien errua edakit nik, (orain arte Yoko Ono zela uste nun), baina honen errua behintzat bai, ta segidan azalduko dizuet...
Lehenik eta behin, esan behar dizuet hauetaz aspaldi idatzi nuela, ez da leheengo aldiz. Blogen lehenetariko sarreren artean gai hu zegoen, nahi baduzue bilatu historialean...
Ba beno, batzuk dakizuenez, bloga idasteko abotsatik textura pasatzeko programa bat erabiltzen dut, baina zoritxarrez, (edo interes faltagatik hobeto esanda...), programa horretan ezin da euskaraz erabili... ta gustiek dakizuenez, hau bai, nahiko alperra naz idazteko, baeno pila bat kostatzen zait, ordun ezin dut euskaraz idatzi blogean...
Baina okerrena ez da hori! duela sei urte edo, Eusko Jaurlaritzak diru mordo bat eman zion enpresa bati bere programa, (erabiltzen dudana), egoki zezaten euskeraz erabiltzeko... ta sei urte eta gero oraindik ez dago ezer...
Beno, ez dago ezer erabiltzeentzat, bere progarma jarritzen dut betiko moduan, erderaz, hamar hizkuntzetan baina guztiak erderaz... enpresentzat ordez ez dakit zenbat proyektu egin dute, abotsa sintetikoa, informaio sistema, eta abar..
Baina enpresak ez dira zergak ordaintzen bakarrak, bai zea! Diru horren zati bat behintzat gure poltsikotik aterata izango da ezta? eta erabiltzeari zuzenduta aurkeztu dute emaitzaren bat? prtsonentzat zerbail erabilgarria egin dute?, eta gobernuaren ardura... non dago? Zergatik ez dute azalpenik eskatu ea zergaik bere programa guztiak erderaz erabiltzeko bakarrik dauden?.
Hemen ikusten da euskararekin konpromezu falta... Teknologia berriekin ezin dela erabili hizkuntza ez du gerorik...
Orain UPVn dabiltza proyecto batekin, baina gauzatzen dutenean fijo enpresaren batek zuzenean burmuinutik ordenagailura idasteko zerbait bururatu duela... hori bai bakrrik igelesez eta txinoz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario